domingo, 23 de diciembre de 2007

Autismoa

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.


Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean “distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten.



Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen bait dira) eta hizkera monotonoa izan ohi da.


Ume autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean aldaketatxoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez) larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako.


Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.


Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla.


Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako harremanik lortu ezin dezakeen umearena baino.


Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimulue (argiei, soinuei, usainei, etab.); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan.


GAUTENA, Gipuzkoako Autisten Guraso-Elkarteak argitaratu zuen liburuska batetik atera dira ondorengo datu asko.


Zer da autismoa?


Leo Kanner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, 45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.


Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.


Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere, ...


Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.


Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.


Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela egiten dirudi.


Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.


Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke.

Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela usten zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat dela onartzen da. Horren adibide da, lau autistatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.


Zer egin ume autistekin?


Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaita-sun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.


Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.


Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak (jaztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.



Autismoari buruzko datuak



10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.

Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.

Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).

Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.

Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.

Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.

Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.


Informazio hau orrialde honetatik atera dut:

lunes, 3 de diciembre de 2007

Haur masajeak, bideoak

Clases de masajes al bebé
http://es.youtube.com/watch?v=JTm_AOs_o_Q



Los masajes mejoran el desarrollo de bebes prematuros
http://es.youtube.com/watch?v=Wpi_XPuXhhE



Método canguro y masaje infantil en prematuros
http://es.youtube.com/watch?v=Is-beIlDsL4

viernes, 23 de noviembre de 2007

Fisioterapia Pediatrikoa

Fisioterapia Pediatrikoa garapen motorean alterazio edo atzerapenen bat duten umeei zuzendua dago, eta arreta indibidualizatu batekin tratamendua ematen zaie.


'>http://



jueves, 22 de noviembre de 2007

HAUR MASAJEAK


Haur-masajea munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizioa da. Teknika goxo eta atsegina da, non ukimenaren bidez haurraren gorputz eta emozioen munduarekin komunikatzeko aukera ematen duen.
Begiradaren, irriaren, ukimenaren, hitzen, jolasen... bidezko komunikazioa da eta honek haur bakoitzarengana hurbiltzeko aukera ematen digu.

Ukimena, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako bide edo baliabide boteretsua da. Gainera, masajeak ez dizkio onurak soilik haurrari ekartzen, baita guraso edota inguruko pertsona hurbilenei ere. Izan ere, teknika honen bidez bien arteko (guraso-haur) binkulo afektiboa eta entzutea indartzen eta estimulatzen da.

Ikerketa askok ikusi dute ukimenaren abantailak jaso dituzten haur goiztiarrek, ukimena jaso ez dutenek baino pisu gehiago hartzen dutela eta gainera, garapen fisiko eta neurologiko hobea dutela.

Haur masajearen onurak
Haur Masaje hitzak berak, bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: ukimena, ahotsa eta begirada. Hauek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, haur-masajeak bai haurrari eta baita guraso edo zaintzaileei onurak ekartzen dizkiela ikusi da. Gainera onura hauek ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfidantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortuz. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.


Badira Haur masajeko asoziazioak, eta hauen artean AEMI dugu, haur masajearen espainiar asoziazioa.
"Asociación Internacional de Masaje Infantil" (IAIM)-en barruan dago, Suedian kokatzen dena eta bertan munduko 30 herrialde inguruk hartzen dute parte.

Informazio gehiago AEMIren orrialdean bertan aurkitu daiteke.
http://www.masajeinfantilaemi.org/


miércoles, 21 de noviembre de 2007

ARRETA GOIZTIAR ZENTROA

Emeki haur eta helduentzako osasun eta errekuperazio zentroa da. Izaera global eta interdiziplinarra duten jarduera koordinatuekin arlo ezberdinetako tratamenduak garatzen ditu.

EMEKI OSASUN ZENTROA S.L. Jarduera prebentibo edota terapeutiko hauen helburua haur/helduaren garapena erraztea da, haur/heldua bere osotasunean, honetarako norbere erritmoa eta beharrizanak kontuan hartzen direlarik.

Zerbitzu orokorren artean, ondorengo hauek eskaintzen dira:
· Diagnostiko, esku-hartze eta segimendu indibidualizatua.
· Laguntza integrala.
· Familiari informazio, sostengu eta orientazioa.
· Tratamenduak etxean.
· Gizarteratzea, eskola-integrazioa eta familiaratzea.


ARRETA GOIZTIARRAREN TRATAMENDUAN modulo globalak
eskeintzen ditu:

FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA/ HAUR ERREHABILITAZIOA

Haur Garapena eta Arreta Goiztiarra (0-3 urte): jaio aurretik, erditzean edota ondoren sorturiko arazoen ondorioz garapen motorean alterazio edo atzerapenen bat duten edo ager dezaketen umeei zuzendua.

SNZeko gaixotasuna, gaixotasun muskuloeskeletikoa edota neuromuskularra, etab. duten haur eta nerabeei arreta indibidualizatua.

Gaixotasun ezberdinen diagnostiko eta tratamendurako esku-hartze programak, besteak beste: burmuineko paralisia, beso paralisi obstetrikoa, jaiotzatiko tortikoli muskularra, jaiotzatiko artrogriposis anitza, espina bifidoa, Duchenne distrofia muskularra, Down sindromea...

Postura egokia mantentzeko laguntzak eta prebentzio ortopedikoak: igeltsuz egindako molde pelbikoak, standing, ferulak.

Tratamenduak etxean.

Guraso edota tutoreei orientazioa.


PSIKOLOGIA

Haur Garapena eta Arreta Goiztiarra (0-3 urte): jaio aurretik, erditzean edota ondoren sorturiko arazoen ondorioz bere garapenean alterazio edo atzerapenen bat duten edo ager dezaketen umeei zuzendua.

Ikasketa-prozesuan, jokabidean, harremanetan eta lengoaian arazoak dituzten haur eta gazteentzat arreta indibidualizatua.

Autismo espektroaren asaldurak dituzten umeentzat esku-hartze programa bai Zentroan edota hezkuntza zein etxeko giroan.

Ikasketa prozesuaren gaitasuna, parekoekiko interakzioa, komunikazioa eta portaera estimulatzeko jolas taldeak.

Guraso edota tutoreei orientazioa.

Informazio gehiago:

Emeki Osasun Zentroa S.L. Luis Briñas 35, 48013 Bilbao. Email: emeki@euskalnet.net Tfno./ Fax: 94 401 25 00

Eskolako altzari egokituak

Hona hemen ezintasunen bat duten haurrek hezkuntza arloan erabiltzen dituzten zenbait material:








jueves, 15 de noviembre de 2007

HAUR GARAPENA Arreta Goiztiarraren barruan


Haur garapenaren lehenengo urteetan funtzio oso garrantzitsuen eskuraketak ditugu; gorputz-jarreraren kontrola , desplazamenduaren autonomia, komunikazioa, ahozko lengoaia, eta giza interakzioa.
Eboluzio hau, umetoki barneko bizitzan hasita dagoen nerbio-sistemaren heldutasun prozesuarekin oso estuki lotuta doa, baita antolakuntza emozional eta mentalarekin ere. Egitura genetiko egokia eta gizakiaren oinarrizko eskakizunen asetzea eskatzendu, maila biologiko ta psikoafektiboan.


Haur garapena aldagai genetiko eta ambientalen arteko interakzioaren fruitua da:
- Oinarri genetikoak, pertsona bakoitzean espezifikoa dena, garapenaren ahalmen edo gaitasun propio batzuk ezartzen ditu eta momenturarte ez daukagu aldatzerik.
- Aldagai ambientalak modulatu zein zehaztu egingo dute ezaugarri genetiko batzuen espresio edo sorraldi posibilitatea. Aldagai hauek orden-biologikokoak eta orden psico-sozialekoak dira.


Haurtzaroan, Nerbio-sistema heltze etapa batean eta plastikotasun garrantzitsu batean aurkitzen da. Heltze egoera honek agresioen aurrean zaurkortasun handiago bat baldintzatzen du, eta honegatik bilakaeraren lehenengo estadioetan barneratzen diren “hito”en aurrean edozein alteraziok arriskuan jar dezake ondorengo garapen armonizatua. (…)

Garapenean alterazioren bat jasan duten umeen bilakaera, antzemate dataren menpe eta Arreta Goiztiarra hastearen menpe egongo da. Zenbat eta txikiagoa izan estimuluen gabezi denbora, garunaren plastikotasuna hobeto ustiatuko da eta potentzialki atzerapena murritzagoa izango da. Prozesu honetan familiaren partehartzea ezinbestekoa gertatzen da, emozioen eta afektibotasunaren interakzioan. Eta baita tratamenduen eraginkortasunean.


Informazio gehiago Libro blanco de la Atención Temprana liburu edo orrialdean.

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Blogg honen aurkezpena


Haurtzaroko ezintasuna ez da hain arazo bakana, eta horren ondorioak dramatikoagoak dira adin horretan, haurraren garapen psikosozialari larriki erasateaz gainera, garatzen ari den organismoa aldarazten duelako. Hainbat ahalmeni eragin diezaieke: zentzumenak (ikusmena edo entzumena), mugimendua (garun paralisia) eta adimena (atzerapena). Ez bada goiz zaintzen, hasieran kalterik ez duten beste sistemei erasan diezaieke.

Guzti honegatik Arreta Goiztiarra garaiz egitea funtsezkoa da, edozein motatako ezintasuna era egokian tratatzeko.

lunes, 15 de octubre de 2007

ARRETA GOIZTIARRA

ARRETA GOITIARRA, Zer da?

0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruari zuzenduriko jarduera multzoa; haurrek garapenean pairatutako edo paira ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna lehen bait lehen ematea helburu dutenak, hain zuzen.

Jarduera hauek umearen osotasuna aintzat hartu behar dute, eta izaera interdiziplinarra duen lan talde batek planifikatuak egon behar dira.