viernes, 23 de noviembre de 2007
Fisioterapia Pediatrikoa
jueves, 22 de noviembre de 2007
HAUR MASAJEAK
Haur-masajea munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizioa da. Teknika goxo eta atsegina da, non ukimenaren bidez haurraren gorputz eta emozioen munduarekin komunikatzeko aukera ematen duen.
Begiradaren, irriaren, ukimenaren, hitzen, jolasen... bidezko komunikazioa da eta honek haur bakoitzarengana hurbiltzeko aukera ematen digu.
Ukimena, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako bide edo baliabide boteretsua da. Gainera, masajeak ez dizkio onurak soilik haurrari ekartzen, baita guraso edota inguruko pertsona hurbilenei ere. Izan ere, teknika honen bidez bien arteko (guraso-haur) binkulo afektiboa eta entzutea indartzen eta estimulatzen da.
Ikerketa askok ikusi dute ukimenaren abantailak jaso dituzten haur goiztiarrek, ukimena jaso ez dutenek baino pisu gehiago hartzen dutela eta gainera, garapen fisiko eta neurologiko hobea dutela.
Haur masajearen onurak
Haur Masaje hitzak berak, bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: ukimena, ahotsa eta begirada. Hauek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, haur-masajeak bai haurrari eta baita guraso edo zaintzaileei onurak ekartzen dizkiela ikusi da. Gainera onura hauek ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfidantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortuz. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.
Badira Haur masajeko asoziazioak, eta hauen artean AEMI dugu, haur masajearen espainiar asoziazioa.
"Asociación Internacional de Masaje Infantil" (IAIM)-en barruan dago, Suedian kokatzen dena eta bertan munduko 30 herrialde inguruk hartzen dute parte.
Informazio gehiago AEMIren orrialdean bertan aurkitu daiteke.
http://www.masajeinfantilaemi.org/
miércoles, 21 de noviembre de 2007
ARRETA GOIZTIAR ZENTROA
EMEKI OSASUN ZENTROA S.L. Jarduera prebentibo edota terapeutiko hauen helburua haur/helduaren garapena erraztea da, haur/heldua bere osotasunean, honetarako norbere erritmoa eta beharrizanak kontuan hartzen direlarik.
Zerbitzu orokorren artean, ondorengo hauek eskaintzen dira:
· Diagnostiko, esku-hartze eta segimendu indibidualizatua.
· Laguntza integrala.
· Familiari informazio, sostengu eta orientazioa.
· Tratamenduak etxean.
· Gizarteratzea, eskola-integrazioa eta familiaratzea.
ARRETA GOIZTIARRAREN TRATAMENDUAN modulo globalak
eskeintzen ditu:
FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA/ HAUR ERREHABILITAZIOA
Haur Garapena eta Arreta Goiztiarra (0-3 urte): jaio aurretik, erditzean edota ondoren sorturiko arazoen ondorioz garapen motorean alterazio edo atzerapenen bat duten edo ager dezaketen umeei zuzendua.
SNZeko gaixotasuna, gaixotasun muskuloeskeletikoa edota neuromuskularra, etab. duten haur eta nerabeei arreta indibidualizatua.
Gaixotasun ezberdinen diagnostiko eta tratamendurako esku-hartze programak, besteak beste: burmuineko paralisia, beso paralisi obstetrikoa, jaiotzatiko tortikoli muskularra, jaiotzatiko artrogriposis anitza, espina bifidoa, Duchenne distrofia muskularra, Down sindromea...
Postura egokia mantentzeko laguntzak eta prebentzio ortopedikoak: igeltsuz egindako molde pelbikoak, standing, ferulak.
Tratamenduak etxean.
Guraso edota tutoreei orientazioa.
PSIKOLOGIA
Haur Garapena eta Arreta Goiztiarra (0-3 urte): jaio aurretik, erditzean edota ondoren sorturiko arazoen ondorioz bere garapenean alterazio edo atzerapenen bat duten edo ager dezaketen umeei zuzendua.
Ikasketa-prozesuan, jokabidean, harremanetan eta lengoaian arazoak dituzten haur eta gazteentzat arreta indibidualizatua.
Autismo espektroaren asaldurak dituzten umeentzat esku-hartze programa bai Zentroan edota hezkuntza zein etxeko giroan.
Ikasketa prozesuaren gaitasuna, parekoekiko interakzioa, komunikazioa eta portaera estimulatzeko jolas taldeak.
Guraso edota tutoreei orientazioa.
Informazio gehiago:
Emeki Osasun Zentroa S.L. Luis Briñas 35, 48013 Bilbao. Email: emeki@euskalnet.net Tfno./ Fax: 94 401 25 00
jueves, 15 de noviembre de 2007
HAUR GARAPENA Arreta Goiztiarraren barruan
Haur garapena aldagai genetiko eta ambientalen arteko interakzioaren fruitua da:
- Oinarri genetikoak, pertsona bakoitzean espezifikoa dena, garapenaren ahalmen edo gaitasun propio batzuk ezartzen ditu eta momenturarte ez daukagu aldatzerik.
- Aldagai ambientalak modulatu zein zehaztu egingo dute ezaugarri genetiko batzuen espresio edo sorraldi posibilitatea. Aldagai hauek orden-biologikokoak eta orden psico-sozialekoak dira.
Haurtzaroan, Nerbio-sistema heltze etapa batean eta plastikotasun garrantzitsu batean aurkitzen da. Heltze egoera honek agresioen aurrean zaurkortasun handiago bat baldintzatzen du, eta honegatik bilakaeraren lehenengo estadioetan barneratzen diren “hito”en aurrean edozein alteraziok arriskuan jar dezake ondorengo garapen armonizatua. (…)
Garapenean alterazioren bat jasan duten umeen bilakaera, antzemate dataren menpe eta Arreta Goiztiarra hastearen menpe egongo da. Zenbat eta txikiagoa izan estimuluen gabezi denbora, garunaren plastikotasuna hobeto ustiatuko da eta potentzialki atzerapena murritzagoa izango da. Prozesu honetan familiaren partehartzea ezinbestekoa gertatzen da, emozioen eta afektibotasunaren interakzioan. Eta baita tratamenduen eraginkortasunean.
Informazio gehiago Libro blanco de la Atención Temprana liburu edo orrialdean.
miércoles, 14 de noviembre de 2007
Blogg honen aurkezpena
Haurtzaroko ezintasuna ez da hain arazo bakana, eta horren ondorioak dramatikoagoak dira adin horretan, haurraren garapen psikosozialari larriki erasateaz gainera, garatzen ari den organismoa aldarazten duelako. Hainbat ahalmeni eragin diezaieke: zentzumenak (ikusmena edo entzumena), mugimendua (garun paralisia) eta adimena (atzerapena). Ez bada goiz zaintzen, hasieran kalterik ez duten beste sistemei erasan diezaieke.
Guzti honegatik Arreta Goiztiarra garaiz egitea funtsezkoa da, edozein motatako ezintasuna era egokian tratatzeko.







