Haur-masajea munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizioa da. Teknika goxo eta atsegina da, non ukimenaren bidez haurraren gorputz eta emozioen munduarekin komunikatzeko aukera ematen duen.
Begiradaren, irriaren, ukimenaren, hitzen, jolasen... bidezko komunikazioa da eta honek haur bakoitzarengana hurbiltzeko aukera ematen digu.
Ukimena, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako bide edo baliabide boteretsua da. Gainera, masajeak ez dizkio onurak soilik haurrari ekartzen, baita guraso edota inguruko pertsona hurbilenei ere. Izan ere, teknika honen bidez bien arteko (guraso-haur) binkulo afektiboa eta entzutea indartzen eta estimulatzen da.
Ikerketa askok ikusi dute ukimenaren abantailak jaso dituzten haur goiztiarrek, ukimena jaso ez dutenek baino pisu gehiago hartzen dutela eta gainera, garapen fisiko eta neurologiko hobea dutela.
Haur masajearen onurak
Haur Masaje hitzak berak, bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: ukimena, ahotsa eta begirada. Hauek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, haur-masajeak bai haurrari eta baita guraso edo zaintzaileei onurak ekartzen dizkiela ikusi da. Gainera onura hauek ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfidantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortuz. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.
Badira Haur masajeko asoziazioak, eta hauen artean AEMI dugu, haur masajearen espainiar asoziazioa.
"Asociación Internacional de Masaje Infantil" (IAIM)-en barruan dago, Suedian kokatzen dena eta bertan munduko 30 herrialde inguruk hartzen dute parte.
Informazio gehiago AEMIren orrialdean bertan aurkitu daiteke.
http://www.masajeinfantilaemi.org/
jueves, 22 de noviembre de 2007
HAUR MASAJEAK
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario